2014(e)ko apirilaren 29(a), asteartea

Eraikuntzak: Partenoia


Perikles
Atenearen atalean azalui bezala, Partenoia, Atenaseko Akropolisean dagoen tenplua dugu, Atenea jainkosaren omenez erakia. Baina egun topa ditzakegun aztarnak, Periklesen berreraikuntzarenak dira. Persek Atenaseko Akropolisa K.a. 480. urtean suntsitu zuten, baina Periklesek Akropolisa berregiteko proiektua aurrera eraman zuen, K.a. 442-432. urteren artean. Perikles Atenaseko gobernaririk ezagun eta mireztuena izan zen;  Ictinio eta Calicrates arkitektoen eta Fidias eskultorearen laguntzarekin Atenaseko altxorra berreraiki zuen. Berreraikitzearen planaren barruan Propileoseko eskalinata handia, Erecteoren tenplua, Victoriaren omenezko tenplua eta Partenoia bereegin ziren, ederki
Erekteion
gainera. Berreraikitzearen ostean bai akropolisa eta gehien bat Partenoia, Atenaseko gotorlekuak bihurtu ziren, Periklesen urrezko aroaren adierazle. Baina ezer ez da betirako, eta eraikuntz handi honek denboran zehar hainbat arazo pairatu ditu. Saiatuko gara Akropolisaren bizipenak laburbiltzen:

  • Grezia K.a. I. mendean erromatar probintzia bihurtu zen. Egoera hau lau mendez luzatu zen eta garai horretan zehar, ez zen bertako aberastasunen gaineko inolako kontrolik, estatua anitz desagertu zirelarik. Hori gutxi balitz, K.o. III. mendean sute bat egon zen.
  • K.o IV. mendean eta Teodosio enperadorearen eskutik kristatutasuna heldu zen Greziara, eta berarekin batera  jainko “paganoen” (hau da, bertakoen) kultoaren debekua. Hori bai, horrelako eraikin ederra aprobetxatzeko asmoz Partenoia Maria amabirginaren eliza bihurtu zen, horrek zekartzan moldaketekin batera.
    Partenoia
  • Eliza izan ostean esku desberdinetatik pasatuz joan zen Akropolisa, herriak jasango zituen inbasioen arira: frankoak, katalanak, florentziako bankero dirudunak (Acciuoli izenekoak),...
  • 1456. urtean Turkoek indarrez hartu zuten Atenas eta Mehmed II.ak mezkita ezarri zuen Partenoian eta haren bat Erecteoren omenezko tenpluan. Bi mendez erlijio musulmanaren gotorlekua izan ostean, turkoen arsenala bihurtu zen: Turkoek Veneziarren kontra izan zuten gudan zehar, lehenengoek Partenoia arsenal gisa erabiltzea erabaki zuten, horrelako altxorra bonbardatuko ez zutelakoan. Baina ematen du ez zutela euren arerioa oso ongi ezagutzen, Koeningsmark jeneral veneziarraren esanak jarraituz 1687. urtean Atenearen omenez eraikitako tenplua goitik behera bonbardeatu zutelako.
  • Veneziarrek behin bonbardeatuta, ez zuten bertan geratzeko interesik izan, oso zaila baizitzaien Atenas defendatzea. Turkoen eskuetara bueltatuz, mezkita baten izaera hartu zuen berriz. Garai horretan gainera, akropoliseko materiala hartuz hiriko hainbat eraikin egin ziren.
  • XIX. Mendean Lord britaniar bat heldu zen Atenasera, Lord Elgin. Akropoliseko aberastasunak babesteko ideiarekin, beste gauza askoren artean Panateneako frisoa eraman zuen Ingalaterrara. Baina babesa luzatuz doa eta egun oraindik ere, gauza hauetaz disfrutatzeko Britaniar museoa bisitatua beharra daukag. Kontutan izan Lord Elginen marmolen lelopean ondorengo sarrera topa dezakegula wikipedian...2009. urtean Akropoliseko museo berriaren ateak ireki ziren, eta horrekin batera Ingalaterrari akropolisetik hartutakoak berriro ere Greziara bueltatzeko eskaera luzatu zen. Oraindik erantzunaren zain daude...
Honen laburpen ederra ikusteko Costa Gavras handiaren filme laburra ikus dezakezue. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina