Askok pentsatuko dutenaren
kontra Troyako guda ez zen Troyan hasi,
eta ez zuen Parisen buru txoroak sortu. Arazoak Pelion mendian hasi ziren,
Olinpoaren ondoan, Tetis eta Peleoren ezkontzetan.
Boda de Teetis y Peleo, Jordensa |
Akiles (Brad Pitt). Troya 2004 |
Zeusi Tetis konkistatzeko gogoak kendu zitzaizkion: horrelako seme bat
izan eta botereaz ahaz zitzakeen. Arazoarekin bukatzeko Tetis gizon hilkor
batekin ezkontzera derrigortu zuen, era honetan, nahiz eta semea aita baino
bertute gehiago izan, inoiz ez zen
jainko batekin parekatu ahal izango. Eta eskerrak…Pelis eta Tetisen semea Akiles heroi handi eta ospetsua izan
zelako, indartsuena indartsuen artean…eta
ederrena ederren artean…
Euren
ezkontzara Olinpoko jainko-jainkosa guztiak joan ziren, bueno guztiak, bat izan
ezik: Eris, liskarraren jainkosak ez zuen etxean bere gonbidapena jaso, baina
beste kontakizun batzuetan gertatzen den bezala, ez zion gehiegi axola izan eta
Hermes mezularia bidali zuen oparitxo bat
eskaintzeko.
Errauskineko "Eris" |
Hermes
jainkoen ingurura gerturatu zen, eta Erisen esanak errepikatu zituen:
Nahiz eta gonbidatua izan ez naizen,
oparitxo bat egin nahi dizuet.
Eskuak zabaldu eta urrezko sagar bat
utzi zuen mahai gainean; sagar eder horrek inskripzio bat zuen καλλίστῃ, hau da, ederrenarentzako.
Arazoak bat batean hasi ziren: hiru
jainkosarik harroputzenak, Afrodita,
Hera eta Atenea, sagarra bereganatu nahi zuten, eta eztabaidatzen hasi ziren. Ados ez zirenez
jartzen Zeusi eskatu zioten berak erabaki zezan euren artean emakumerik
ederrena zein zen.
Baina Zeus oso argia zen horretarako, eta
bazekien erabaki hori hartzeak arazoak ekarriko zizkiola, horrexegatik koitadu
baten esku utzi zuen erabakia…Paris.
Paris, Troiako printzea zen, Priamoren semea eta momentu horretan bere aitaren
ardiak zaintzen ziharduen mendixka batean. Bat batean, Parisen aurrean hiru jainkosak agertu ziren
eta sagarraren asuntoa kontatu zioten. Paris gixajoak ez zekien nora begiratu, hirurak ziren liluragarriak; bere
erabakia errazteko edo zailtzeko asmoz,
bakoitzak opari bat eskeini zion: Herak, bera
aukeratuz gero, imagina zezakeen botererik handiena emango zion;
Ateneak, jakintza eta etorkizuneko guda guztietan irabazlea izango zela esan zion, eta azkenik Afroditak emakume ederrenaren maitasuna
eskaini zion,
Helenarena.
Azkenengo
hau entzutean Parisek argi izan zuen: Helena
aukeratuko zuen, hau da, Afrodita.
Afrodita |
Helena, munduko emakumerik ederrena, Espartako erregina zen, Menelaoren
emaztea. Baina, Afroditak beste egitasmo bat zuen berarentzat , eta jainkoen
nahien kontra ez dago zer egiterik.
Paris eta Helena
elkarrekin ihes egin zuten, Menelao benetan irainduta utziz. Euren helburua:
aurrerantzean Troian elkarrekin bizitzea.
Baina erabaki honek Troia arriskuan jarriko zuen:
Menelaok bere anaia deitu zuen,
Agamenon, Mizenaseko erregea, eta nahiz eta Grezia ez izan oraindik estatu bat, herri gehienek Menelao eta Agamenonekin egin zuten bat Troiaren kontra joateko. Troiako gudak hamar urte iraun
zituen, eta Homerori zor dizkiogu garai honetako kondairak.
Homero
K.a. VIII. mendeko idazlea izan zen eta bi obra idatzi zituen: Iliadan,
Troiako guda kontatzen digu eta Odisean
Troyako gudaren ondorengoak. Dena den, bere lana bakarrik idaztea izan zen,
idatziz gordetzea mendeetan zehar ahoz aho pasatutako istorioa. Beraz tradizioz beteriko liburuak ditugu
hauek, Heladearen bizimoduari buruz hitzegiten digutenak eta euren ohiturak
gerturatzen.
Bai
Iliadak eta bai Odiseak egundoko eragina izan dute beti, horregatik milaka
pelikula, antzerki, literatur lan, margolan, etabar topa ditzakegu garai
horretako gaiak jorratzen. Ezin dugu ahaztu gure mendebaldeko kulturaren
euskarrietako bat dela.
Canta,
diosa, la cólera funesta del Pelida Aquiles, que causó innumerables
dolores a los aqueos y arrojó al Hades muchas almas famosas de héroes, a
los que convirtió en presas para los perros y todas las aves, mientras la
voluntad de Zeus se iba cumpliendo, desde que por primera vez, tras
discutir, se distanciaron el atrida rey de hombres y el divino Aquiles.
¿Cuál
de los dioses los impulsó a luchar en discordia?
El
hijo de Leto y Zeus. Pues irritado con el rey, levantó una maligna
enfermedad sobre el ejército, y la tropa perecía, porque el Atrida había
deshonrado al sacedorte Crises.
Homero,
Ilíada.
¢
Oso ondo etorri zaigu zure lana ikasleen lan bat prestatzeko, ez da erreza euskaraz topatzea materiala mundu klasikoa ikasteko. ESKERRIK ASKO
ErantzunEzabatu