2014(e)ko urtarrilaren 31(a), ostirala

Zodiakoaren zeinuak

Herkules Kiron hiltzen. Giambologna
· SAGITARIO: Kiron izeneko zentauro bat dugu greziar mitologian. Mitoaren arabera Herkulesi pozoitutako gezi bat jausi zitzaion eta Kironen oina zeharkatu zuen. Zeusen errespetu osoa zuenez, eta gizaki guztien gainetik zegoela adierazteko, izarren artean kokatu zuen zentauroaren irudia.

· ARIES: Greziarrek ahari izendatu zuten izar talde hau. Mitologia grekoaren arabera ahari honek gizakiekin berba egiteko ahalmena zuen, hegaz egin zezakeen eta gainera urrezko larrua zuen (el vellocino de oro). Frixo eta Hele bikien ihesean lagundu zuen, euren amaren beldur zirenak. Ihesean Europa eta Asia banatzen dituen itsas tartean( Helesponto deitua, Heleren itsasoa hain zuzen ere) aharia Zeusen omenez sakrifikatu egin zuten, Hele itsasora jausi eta bizirik ateratzen lortu zuelako. Bere urrezko larrua Kolkideko erregeari oparitu zion. Denborarekin argonauten bidaiaren aitzakia izango zen.
Frixo eta Hele ahariaren laguntzarekin
Frixo eta urrezko aharia

  CANCER: Greziar mitologian, karramarroa Herakles eta Lernako Hidraren arteko borrokan agertu zen. Lernako Hidra txakur gorpurtza eta suge buru anitz zituen monstruoa zen, gauzak zailtzeko asmoz gainera, bere buruetako bat hilezkorra zen. Herakles gixajoak hiltzeko mandatua zuen. Borrokatzen zeuden bitartean karramarro bat agertu zen, nola ez, Herak bidalitakoa, eta Herakles erasotu zuen Hidra laguntzeko asmoarekin. Heraklesek karramarroaren kontxa apurtu bazuen ere, Herak, eskertzeko asmoarekin karramarroa zodiako zeinuen artean kokatu zuen.
Castor eta Polus.
· GEMINIS: Bikiak Ledaren semeak ziren. Mitoaren arabera, Leda, Tindareoren emaztea, urmael batean zegoen bitartean Zeusen bisita izan zuen, eta nola ez, Zeus berarekin maitemindu zen. Berarekin harremanak izateko truko bat jarri zuen habian, beti bezala: zisne baten irudia hartu eta listo…Gauean Ledak, ezertaz konturatu ez zena, bere senarrarekin harremanak izan zituen baita eta magia dela edo ez dela haurdun geratu zen, eta lau seme-alaba izan zituen. Ez da gutxi. Helena eta Polux Zeusen seme-alabak izango ziren eta Clitemnestra eta Castor berriz, bere senarrarenak. Castor eta Polux oso harreman estua izan zuten txikitatik, biki gehienak bezala, baina borroka batean Castor hil egin zen. Polux gaixoak, bere anaia hilik ikusi zuenean negarrez hasi zen, lur jota, Castor hilkor baten semea izanda ez baitzen hilezkorra. Baina Zeus, den dena ikusten duenak, guztiz hunkiturik sentitu zen bere semearen mina ikustean eta opari bat egin zien: biak hilezkorrak izango ziren eta zeruan kokatu zituen. Dena den, urtean zehar euren hilezkortasuna banatu behar zuten: Castor sei hilabetez egongo zen biziri, eta Polux beste seirak, elkar ikusi ezin zutela….

Herakles eta lehoia
· LEO: Heraren maltsurkeriak jarraituta, lehoi honek Herakles hiltzea zuen helburu, eta lan zaila izan zeun Heraklesek defendatzeko orduan, lehoiaren larrua eta gorputza ezin zituztelako gezi edo ezpatek zeharkatu. Azkenik bere eskuekin ito egin zuen eta larrua eta burua kendu zizkion hilda zegoenean; lehoiaren burua kasko moduan erabiliko zuen geroztik eta larrua kapa gisa. Zeusek, bere semearen indarra goraipatzeko lehoi gaixoa zeruan jarri zuen, denon begibistan.


Jupiter eta Ganimedes. James Steakley


Ganimedesen bahiketa. Rembrandt
· AQUARIUS: Koperoa Ganimedes dugu, Zeusen maitalea. Ganimedes Troyako mutiko bat zen, benetan eder eta gaztea. Zeus nola ez, berarekin maitemindu zen eta Olinpora eraman zuen bere kopa nektarrez betetzeko betebeharrarekin. Zeusen amorantea izanda Zeusen atalean informazio gehiago duzue Ganimedesi buruz.



Demeter jainkosa

· VIRGO: Demeter jainkosaren irudia dugu, nekazaritzaren jainkosa, eskuan uztaia duelarik. Konstelazio horretan distira handia duen izarra dago, Spica deitua (espiga).

Europa. Tiziano


· TAURO: Mitoa Europarekin hasten da; Europa Agenorren alaba zen eta itsasoaren ondoan zegoen loretxoak hartzen, guztiz inuzentea, ez baitzekien Zeus berarekin maitemiduta zegoenik. Baina Zeusek metamorfoseatzearena gustoko zuela, zezen zuri baten itxura hartu eta neskatoarenera gerturatu zen. Europak benetan ederra topatu zuen zezena eta oso apala zela ikusita, berarekin jolasean hasi zen, zezenaren buruan loretxoak jarriz, …Azkenik zezenaren gainera igo zen eta zezena itsasoa zeharkatzen hasi zen Europa guztiz beldurtuta zegoen bitartean. Zeusek Europa Kreta irleraino eraman zuen. Mito honi buruz informazio gehiago...


·SKORPIO: Artemisa eta Orion elkarrekin joan ziren ehizatzera, ondo dakigun moduan jainkosa honen bizio bakarra ehiza zen. Baina Orionek beste ideia bat zuen etxetik ateratzerakoan eta Artemisa bortzatzen saiatu zen. Baina Artemisa ez zen edonor eta eskorpioi bat bidali zuen bera akabatzeko. Arrazoi honengatik Orion eta Skorpio konstelazioak bata bestetik oso urrun daude, elkar ez erasotzeko.

DIana Orionen gorpuaren aurrean. Daniel Seiter
· KAPRIKORNIO: Ardi baten itxura du baina arrain buztanarekin. Pan jainkoaren mitoarekin lotuta dago: Pan jainkoa (ardi bat zena, Zeusen esne anaia) Tifon monstruoaren eskuetatik ihesean Nilo ibaira bota zuen bere burua; baina ez zuen bere gorpua guztiz sartu: atzekaldea uretan sartuta geratu zena izanda, arrain forma hartu zuen, aldiz burua eta gorputzaren goiko partea, bere betiko itxura izaten jarraitu zuten.
Afrodita eta Eros


- PISZIS: Mitologiaren arabera Afrodita eta bere semea Eros, Tifon monstruoaren (berriro ere) eskuetatik ihes egin behar izan zuten eta arrainen itxura hartu zuten horretarako (gauza arrunta zela ematen du…). Igeri egiten egin zuten ihes eta elkarrekin mantentzeko asmoarekin isatsak lotu zituzten.

· LIBRA: Temis jainkosarekin lotzen dugun konstelazioa da, orden fisikoa eta morala mantentzearen ardura zuen jainkosa honek. Hiru alaba zituen: Eunomia( lege ona), Dice( justizia) eta Irene(bakea).




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina