2014(e)ko ekainaren 27(a), ostirala

Erroma: urtarrileko jaiak

COMPITALIA 

Lar jainkoen omenezko jaiak: Zer dira?

Saturnalen ondoren ospatzen zen jaia dugu hau, Lar Konpitalen omenezkoa, Lares Compitalicii . Lar izenarekin Erromako propioak diren jainkoak izendatzen dira, oso antzinakoak. Mitologiaren esanak jarraituz, Mercurio eta Lararen seme-alabak dira, baina euren jatorria hildakoen munduarekin erabat loturik dago, gehien bat etruskoen hildakoen jainkosarekin (Mania). Benetan antzinako jainkoak dira eta pisu handikoak Erroman. Lar hauek etxeko jainkoak bezala deskribatzen dira, etxea, hiria eta familia babestera dedikatuak. Askotan nerabeen antzera irudikatzen dira, kornukopiarekin (oparotasunaren seinale zen edalontzia) eta tunika motzarekin jantziak. Euren botere esparruaren arabera, hiru lar desberdin ditzakegu:  
Lar familiarra
  • Lar konpitalak (kalekoak) kale garrantzitsuenen gurutzaketan kokatzen ziren, tenplu txiki edo aldareetan. Euren estatua bat jartzen zen, nozki. Bikoteka irudikatzen ziren eta oinezkoak babesten zituzten. 
  • Lar praestiteak: Harresien zaindariak ziren, eta harresietan bertan kokatzen zituzten, hauek ere binaka irudikatzen zituztelarik. Normalean bi gazte ziren, eserita irudikatzen zirneka, eskuan lantza bat zutelarik.
  • Lar familiarra: Etxeko babeslea zen hau eta etxe barnean larario izeneko ladaretxo bat izaten zuen, edo aberatseenen etxeetan, gela oso bat. Haiseran bat baino ez zen, baina denborarekin besteen eraginpean, bi izatera heldu ziren. Nerabe baten itxura zuen honek ere, eta esku batean patera bat zeraman (sakrifizioetan erabiltzen zen plater antzeko bat) eta bestean kornukopia (oparotasunaren seinale zen edalontzi antzekoa). Loredun koro bat zeraman.

Mitxoleta burua

Compitalia

Behin hau azalduta, buelta gaitezen Compitalia jaietara. Makrobiok dio, bere Saturnalia obran, ospakizun honen hasiera Tarkinio harroaren garaian topa dezakegula, eta berez, garai horretan, umeak sakrifikatzen zituztela Mania jainkosaren omenez, aurretik esan bezala, kultura etruskoan hildakoen jainkosa zena.  Denborarekin krudelkeri hau alde batera utzi zen, eta umeen buruak eskaini beharrean, berakatz edo mitxoleten buruak eskaintzen hasi ziren. Aurreko gauean paterfamilias-ak artilearekin egindako pilotak (pilae) eta panpinak eskegitzen zituen etxeko ataritik, eta euren kopurua etxean bizi ziren pertsonen kopuru bera zen (esklabuak barne); Mania jainkosari egiten zitzaion eskaria zen hau: atean eskegita zegoenarekin poztu nahi zuten, etxekoak bakean uzteko.
 Jai egunean bertan, nekazariek euren lan tresneria eskegi eta txerriki edo pastelak eskaintzen zizkioten jainkosari, nekazariaren maila ekonomikoaren arabera. Eta antolaketa guzti honen ondoren, etxeko guztientzat bazkaria antolatzen zen, esklabuak barne: egun berezia zen beraientzat, euren lana utz zitzaketen eta ardoa kopuru bikoitza har zezaketen. 

Gainbehera eta bilakaera

Errepublikan zehar, jaiaren gainbehera gertatu zen, baina Augustok, bere tradizionaltasunari jarraituz, berreskuratu zuen: hiriaren antolakuntza berriarekin auzo bakoitzeko (265 zeuden)Lar-en omenezko aldarea eraiki zuen.
Laratza lapikoarekin
  • Ovidio, Fasti: Andaba yo buscando las estatuas de los dioses gemelos arruinadas por el poder destructor del paso de los años, ¡y precisamente Roma posee mil Lares y el Genio del jefe que ha establecido su culto público, y cada barrio rinde culto a las tres divinidades!
Gaur egun, hitzaren esanahia ere zenbait hizkuntzetan gorde egin da, valentzieran adibidez, etxea esan nahi duela, edo gazteleran ere, esanahi berarekin. Euskarak ere badu honen arrastoa laratza hitzan. Laratza, beheko suaren gainean eskegitzen zen katea zen, lapikoa lotzeko.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina