2014(e)ko ekainaren 26(a), osteguna

Selektibitatea: Erromatar eleberria

Nahiz eta eleberria Erroman nahiko berandu agertu, oso antzinakoa dugu bere jatorria. Eleberriak dituen osagai nagusietako batzuk, milesiar ipuinetan aurki ditzakegu, eleberri
Erdi Aroko kopistak
herrikoi, dibertigarri eta lizunetan, K.a. II. mendean Asia txikian agertutakoak. Erroman zein Grezian eleberriak ez zuen ospe handirik izan: intelektualentzako literatura modurik arrunt eta xumeena zen, nahiz eta klase xumeen artean egundoko arrakasta izan, edo agian horregatik. Bere prestigio eskasaren ondorioz, Erdi Aroan zehar oso kopia gutxi egin ziren, ondorioz obra gutxi heldu zaizkigu. Hala ere, baditugu oso obra interesgarriak, eta eragin handia izan dutenak ondorengo literaturan. Garaiko Erroman arrakasta ziurtatzeko, zeuden osagaiei guztiz erromatarra zen izaera gehitu zitzaien, erretorika eskoletan irudimena lantzeko egiten ziren ariketek ere eragin handia izan baitzuten (eztabaida sustatzeko egoera eta pertsonaiak asmatu ohi zituzten). Satira eta ipuin erotikoek badute zer esana erromatar eleberriaren agerpenean.

1. PETRONIO (K.o I. Mendea)

Tradizioak dio Petroniok Satirikon eleberria idatzi zuela, eleberririk famatuenetako bat,
baina egia esanda gutxi da berari buruz dakiguna, eta gehiena berak kontatzen digu. Egun C.Petronio Arbiter izena duela uste da, Neron enperadorearen laguna eta Pisonen konjurazioan parte hartu zuena. Gizon eruditoa izanda, umore finez idatziko du Satirikon, gizakiaren hanka sartzeak deskribatuko dituelarik bertan.
Satirikon, egun eleberri irrealista gisa deskribatuko genuke eta prosaz idatzia dagoen arren, bertsoren bat ere aurki dezakegu. Protagonista Encolpio izeneko gizona da, eta narratzailea da baita. Bera eta Giton izeneko bere amorante gaztetxoaren joan etorriak kontatzen dizkigu. Horretarako hainbat erregistro erabiliko ditu, pertsonai bakoitzaren arabera (hizkuntz jasoa, oso latin arrunt eta xumea, argota, ...). Azkenean, abentura arraro xamar ugari kontatuko dizkigu. Oso nobela modernoa da.

Garaiko lekukoa eta literatur altxorra

Latin xumea ikasteko adibide ezin hobea dugu, elkarrizketak kolokialismoz beterik daudelako. Eleberria oso ezaguna izan zela ematen du, Kintiliano eta Tazitok berari buruzko iruzkinak idatzi zituztelako. Oso obra originala da.
 Obra ez zaigu osorik heldu. Eleberri pikareskoaren lehendabiziko adibidea da Europan, eta ondoren agertuko diren eleberrientzako eredu. K.o I. mendeko bizitzaren primerako deskribapena ematen digu.

Pasarterik famatuena:Trimalzionen banketea

Trimalzion denbora gutxian aberastutako libertoa dugu, eta pasarte honetan antolatzen duen otordu erraldoiaren berri emango zaigu. Nola ez, otordu honetara Enkolpio eta bere
Bazkari erromatarra
lagunak gonbidatu gisa topatuko ditugu, Trimalzion eta bere emaztearen handinahien lekuko izango direlarik. Gai honekin, Petroniok inperio garaian hain arruntak ziren aberats berrien handinhai eta arrunkeriak deskribatzen dizkigu. 
Trimalzioan gizon irrigarria suertatzen zaigu, aldi berean gizon harroa eta atsegina da, bere osasuna eta heriotzarekin benetan arduratuta dagoena, bere esku dituen bizio guztiekin disfrutatu nahi duen bitartean. Petronio aberats berriaren deskribapen ezin hobea egiten du, literatura erromatarrean topa dezakegun onena.

Biziraupena
Testua Erdi Aroan zehar bizirik mantendu egin zen eskutaturik, bere gaia (homosexualitatea) eta jatorri paganoaren ondorioz, lehendabiziko argitalpena XVII. mendean eman zelarik. Hori bai, denbora gutxian hizkuntz anitzera itzuli egin zen eta mendebaldeko literaturaren liburu salduenen artean kokatu zen.

2. APULEYO (70 – 160 gutxi gora behera)

Afrikan jaio arren Atenasen ikasi zuen, gehien bat filosofia grekoa (Platonen filosofia). Aldi berean mendebaldeko kulturen eragina ere jasoko du. Zenbait idatzietan filosofia eta oratoria landu bazituen ere, beste gai batzuen artean, ospe handiena Metamorfosia, edo
Urrezko astoa
urrezko astoa eleberriarekin lortuko du. Hamaika liburuz osaturiko eleberria dugu, non Luzio izeneko protagonistaren joan etorriak kontatzen dizkigun, astoa bilakatutakoa errito magiko batekin izandako akats baten ondorioz. Animaliaren itxura izango badu ere, bere izaera mantenduko du, lehenengo pertsonan bere bizipen komiko eta tragikoak laburbilduko dizkigularik. Horretaz gain, Psique eta Erosen maitasun istorioa kontatuko digu ere, benetan ederra, eta berarentzako atal berezia merezi duena: 

Amor eta Psike




 

Apuleyok maitasun istorio ederra kontatzen digu bere obraren kapitulu desberdinetan zehar, hasierako zigor batek maitasun paregabean nola bilkatuko den azalduz. Testuaren edertasunaz gain, hementxe konproba dezakezuena, margolan eta eskultura lan ederrak sortarazi ditu istorio honek, errepaso bat merezi dutenak: 
Cupido eta Psike.


Psike Erosi begira. Begas.

Eros eta Psike. François Gérard.
Amor eta Psike, Picot.
Eros eta Psike. Canova.

 

 

 

 

 

Jatorria eta originaltasuna

Narrazioaren barnean zati oso desberdinak ditugu, alde batetik eragin milesio zuzena dituzten abenturak, protagonistaren joan etorriak hain zuzen, eta bestaldetik Psike eta Erosen maitasun harreman ederra, aurretik esan bezala. Gainera, Luzio edo astoa izeneko obra greko baten laburpena heldu zaigu ere, Apuleyoren obraren argumento bera daukana; agian, Apuleyok obra hori ezagututa bere bertsioa idatzi nahi izan zuen. 

Obraren balioa

Baina nahiz eta kontatzen zaigun istoria aurretik ezaguna izan, obra honekin Apuleyok K.o. II. mendeko idazlerik onena izan zela demostratzen digu: bere irudimenagaitik, bere estiloaren barrokismoagaitik, eta itxuraz elkarren artean harremanik ez duten ipuin anitzetik abiatuta benetako eleberri bat sortzeko gai delako.

Bi eleberri handi hauen eragina ondorengo literatura eta artean

Peter Ustinov Quo Vadis filmean.
Errenazimenduaren hastapenean eleberriaren berpizkundea emango da: Boccaccioren Decameron obrako ipuinak Apuleyoren obran dute inspirazioa. Beranduago, urrezko mendeko espainar literaturan benetako eragina izan zuen antzinako eleberriak. Askoren ustez espainar eleberri pikareskoarekin lotura itzela du. El lazarillo de Tormes irakurrita, pikareskako erakusle nagusiena, idazle anonimo horrek Apuleyoren obra ezagutzen zuela ondoriozta daiteke. Gainera,  Cupido eta Psiqueren kondairak eragin izugarria izan du artean, eta ez bakarrik literaturan. Literaturari dagiokionez Lope de Vegaren Psique y Cupido komedia dugu, eta Calderonen Ni amor se libra de amor , biak XVII. mendekoak. 
1895. urtean Henryk Sienkiewicz-ek Quo Vadis eleberria idatzi egin zuen, Petronio delarik protagonista nagusietako bat. Eleberri honek hainbat filmeren abiapuntua izan da, XX. mendean zehar.federico Fellinik ere Satyricon izeneko filme surrealista buruu zuen 1969. urtean.

  • LINK HAU JARRAITUZ APULEYO ETA PETRONIOREN OBRAK TOPATUKO DITUZU OSORIK, ETA OBREN FRAGMENTU EZAGUNENAK ERE. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina