2014(e)ko urtarrilaren 27(a), astelehena

Odisea edo guda ostea 3



Ulises eta Polifemo
Ulisesen itsasontzia noraezean zebilen berriro ere, Itaka zuen helburu baina oraindik ere oso urrun zegoen. Bere gizonak goseak jota zeuden eta Ulisesek berriro ere kostaldera hurbildu egin zen, oraingoan irlatxo batera. Ulises eta bere gizon gehienak uhartera joan ziren jende eta janari bila eta ibiltzen zeudela kobazulo bat ikusi zuten. Hura bai sorpresa Ulises eta bere gizonena kobazuloa gazta goxoz  betetea zegoela ikusi zutenean. Hainbeste janariren aurrean ez zekiten ondo zer egin, eta behar baino denbora gehiago geratu ziren bertan, gazta guzti horien jabea heldu zen arte, Polifemo.  Polifemo ziklope itsusi bat zen, Poseidonen semea; ziklopeak begi bakarreko monstruo erraldoiak ziren,  benetan beldurra ematen zutenak. Anitzak dira Polifemoren irudia erakusten diguten artelanak: 

Polifemo pide más vino a Ulises, grabado de 1885.
Nicolas Poussin, paisaje con Polifemo


Ulise POlifemori ardo gehiago ematen. Flaxman
Polifemo itsutzen. Sperlonga


Gai hau jorratzen duten hainbat filme dauden arren, badago filme bat 1954. urtekoa Mario Camerini eta Mario Bavak zuzendutakoa eta Kirk Douglas handiak antzeztua. Filme honek oso ongi kontatzen ditu Ulisesen abenturak, eta euren artean ere Polifemorekin izandako arazoak.
 










iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina