2014(e)ko urtarrilaren 27(a), astelehena

Odisea edo guda ostea 9



Ulises eta eguzki jaunaren animaliak
Bi egun eman zituzten ia noraezean baina trankil, inolako arazorik topatu gabe bidean, bazen garaia! Gainera, topatu zuten lehendabiziko gauza uharte eder eta berde bat izan zen, animaliz jositakoa. Oraingoan ere gure heroiak bazekien zer egin bertan: Circek esanda, hura Eguzkiaren uhartea zen eta horiek bere ardi eta behiak, ikutu ezinak. Norbaitek animaliren bat hil egiten bazuen, nahiz eta Ulises bera ez izan, bere gizon guztiak hilik suertatutuko ziren. Ulises bizirik mantentzen bazen ere, oso era txarrean helduko zen bere etxera. Guzti hori zen aurrean zeukatena.
Horrexegatik, nahiz eta uhartea benetan erakargarria izan Itakako erregeak ez zuen gerturatu nahi izan; nozki, bere gizonek ez zuten ulertu eta gainera gaua heltzear zegoenez, horrelako leku lasai eta eder batean lo egitea desiatzen zeudela esan zioten, egun gehiegi zeramatzaten itsasontzian, behar bezala deskantsatu gabe; benetan lur jota zeuden. Gizonak asko ziren, eta Ulises ezin zien denei kontra egin: uhartean geratzea onartu zuen baina Circek esandakoa kontatu zien eta denek animaliak bakean utziko zituztela zin egin zuten; gainera itsasontzia Circek emandako janariz beteta zeukaten, momentuz ez zeukaten elikagai arazorik.
Uhartean indarrak hartzen zeudela egundoko ekaitza hasi egin zen, hilabeteetan zehar mantendu zena: egunak joan, egunak etorri, janaria bukatzen zitzaien eta ekaitzak ez zuen bukatzeko itxura handirik. Hasieran,arrantza egiten hasi ziren, hori ez baitzegoen debekatuta, baina arrainek ez zuten euren gosea asetzen. Behin Ulises basoan zegoela, Eurilokok, bere koƱatak, beste gizonak ardi edo behiren bat hiltzeko konbentzitzen hasi zen, horren truke Eguzkiari tenplu bat egingo ziotela esan zien baita. Eurilokoren hitzek gizonak konbentzitu zituzten, goseak jota ez zituzten ondorioak ongi ikusten; azkenik, behiak zein ardiak hil eta sukaldatu zituzten, bankete eder bat eman zutelarik.
Helios (eguzkia) bere karroan

Ulises, basoan lokartuta zegoela janari usain goxo batekin esnatu zen: gizonengana hurbildu eta egindakoa ikusi zuenean zerurantz begiratu zuen, ez zekien zer egin, Ulises argiari ideiak bukatu zitzaizkion. Orduantxe Eguzkiaren zigorra hasi zen: behi eta ardi zatietatik oihu eta eta orroak entzuten hasi ziren, eta adarrak,eurek bakarrik, mugitzen hasi ziren. Baina, segundu batzuetan orro eta oihuak isildu egin ziren eta Eguzkia damutu zela pentsatu izan zuten heroia eta bere lagunek. 6 egun pasata eguzki eder bat atera eta ekaitza bukatu egin zen, beraz itsasontziratu eta bidea hartu zuten berriz ere, oihu eta orroak ahaztuta. Lurretik nahiko urrun zeudenean zerua ilundu zitzaien bat batean eta ekaitz izugarria hasi zen euren itsasontziaren gainean: tximista batek mastila apurtu zuen eta itsasontzia erditik apurtu, sute bat hasi zelarik. Ulisesen gizon guztiak itsasoan hondoratu ziren, bera egur batera heldu zelarik.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina