Eszila, Karibdis...
Sirenak atzean utzi arren oraindik ere arazo larriak geratzen
zitzaizkien aurretik: Circek ez zien bakarrik sirenen inguruko informazioa
eman, harkaitz geldiezinei buruz ere mintzatu zitzaien. Argonautek egin zuten
bezala, Ulisesen gizonek ere etengabe mugimenduan ari ziren harkaitzen artean
pasatu behar ziren. Bertatik pasatzen ziren marinel gehienak hilik bukatzen
zuten, itsasontziak hondoratu eta apurtuta.
Pasabidetik ongi ateratzeko Circek zenbait argibide eman
zizkien,eta eskerrak: itsasontzia ahalik eta zuzenen mantendu behar zuten eta
horretarako erremoak ongi hondoratu behar zituzten eta lema gogor kontrolatu.
Bakarrik itsasontzia horrela eramanda pasabidea zeharakatzea lortuko zuten eta
beste aldera helduko ziren bizirik.
Oraingoan ere Circeri esker egin zuten aurrera, gizon bat
ere galdu gabe. Pozik zeuden Ulisesen gizonak, gehien bat Ulisesek, hurrengo
arriskuak ezagutzen zituela, ez zielako ezer esan: ez zituen goizegi arduratu
nahi. Gixajoek, hortik aurrera bide lasaia izango zutlea uste zuten, baina bat
batean harkaitz beltz eta erraldoia topatu zuten euren eskuinera, ederra eta
distiratsua: bertan zegoen euren hurrengo traba. Harkaitz beltz horretako
kobazulo batean Eszila bizi zen, 12 hanka eta 6 buruko monstruo nazkagarria,
marinelak jaten zituena. Baina Eszilak auzokide bat zeukan,oraindik ere beldurgarriagoa:
Karibdis. Azkenengo hau harkaitzaren behekaldean hazten zen zuhaitz baten
sustraietan bizi zen, eta bere denborapasa hiru egunero uretan erremolinoak
egitea zen.
Eta
nahiz Ulises jakinaren gainean egon, zaila zen oso bi monstruo horietatik
hurruntzea: Eszila ezkutatuta zegoen bitartean, Karibdis bere lana egiten hasi
zen.
Batetik urruntzen saiatzen zirenean, bestearen eskuetan
jausten zirela ematen zuen eta marinelak izututa zeuden benetan. Ia urruntzen
zeudela, Eszilak bere buruekin mugimendu txiki bat egin eta 6 marinel irentsi
zituen.
Eszila eta Caribdis
urrun utzi zituzten arren, negarrez zihoazen Ulises eta bere gizonak, galdutako
6 lagunak gogoratuz.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina