2014(e)ko urtarrilaren 27(a), astelehena

Odisea edo guda ostea 7



Ulises eta sirenak 
Mitologia grekoko sirena
Agian pasarterik famatuena dugu Ulises eta sirenena. Sirenak animali mitologikoak ziren, erakargarri bezain arriskutsuak. Dena den, gure egunetara heldu den sirenen irudia ez du zer ikusi handirik greziar mitologiak marrazten zituen sirenekin. Greziar mitologiaren munduan sirenak erdi emakume erdi txoriak ziren, ahots erakargarri eta maitakorra zutenak, eta marinelak erakartzen eta zoratzen zituztenak euren ahotsarekin. Harpiekin nolabaiteko antza dute, eta nola ez, emakumeak mitologian duen irudi ezezkorrarekin bat egiten dute: gizonezkoak zoratu edo akabatzen dituzte, askotan euren edertasuna edo bestelako dohai arriskutsu batengatik. Erlijio kristaua eta lehendabiziko pekatuarekin harreman estua ikus diezaiokegu.
 Betiko emakumeekiko fobiaz aparte, kuriosoa suertatzen da nola sirenen itxura denboraren poderioz aldatu egin den: euren hasierako hegazti itxurak ez du zerikusirik gaur egunerarte heldu zaigun euren itxurarekin.
Knut Ekwall Fisherman. Ulises eta sirenak.


Ulises eta Sirenak. Herbert James Draper













 
Baina agian gogoan dugun sirenatxorik ederrenak hauexek ditugu...

Emakume eder hauekin parekatu daitezke baita O' Brother filmean agertutakoak. O' Brother Coen anaien filmea da, 2000. urtekoa: Everest Ulyssess McGill (George Clooney) gartzelatik alde egin eta bere etxera bueltatzeko bide luzea egiten du, oztopoz betea...Badu Homeroren Odiseorekin antza, ez??

 Eskerrak Ulises jakinaren gainean zegoela: sirenen ahots goxoaz gozatu ahal izan zuen bere gizonek itsasontziko mastilera ongi lotu zutelako. Homer Simpsonek ere, horrelako egoera bat sufritu behar izan zuen Ulisesen gorpuan jarri zutenean bere pertsonaia telesailaren 283. kapituluan Historias del dominio público. Beti bezala, oso gomendagarria.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina