Atenearen atalean azalui bezala, Partenoia, Atenaseko Akropolisean dagoen tenplua dugu, Atenea jainkosaren omenez erakia. Baina egun topa ditzakegun aztarnak, Periklesen berreraikuntzarenak dira.
Persek Atenaseko Akropolisa K.a. 480. urtean suntsitu zuten, baina Periklesek Akropolisa
berregiteko proiektua aurrera eraman zuen, K.a. 442-432. urteren artean. Perikles Atenaseko gobernaririk ezagun eta mireztuena izan zen;
Ictinio eta Calicrates arkitektoen eta Fidias eskultorearen laguntzarekin Atenaseko altxorra berreraiki zuen.
Berreraikitzearen planaren barruan Propileoseko eskalinata handia, Erecteoren
tenplua, Victoriaren omenezko tenplua eta Partenoia bereegin ziren, ederki
Erekteion
gainera. Berreraikitzearen ostean bai akropolisa eta gehien bat Partenoia,
Atenaseko gotorlekuak bihurtu ziren, Periklesen urrezko aroaren adierazle.
Baina ezer ez da betirako, eta eraikuntz handi honek denboran zehar hainbat
arazo pairatu ditu. Saiatuko gara Akropolisaren bizipenak laburbiltzen:
Grezia
K.a. I. mendean erromatar probintzia bihurtu zen. Egoera hau lau mendez
luzatu zen eta garai horretan zehar, ez zen bertako aberastasunen gaineko
inolako kontrolik, estatua anitz desagertu zirelarik. Hori gutxi balitz,
K.o. III. mendean sute bat egon zen.
K.o IV.
mendean eta Teodosio enperadorearen eskutik kristatutasuna heldu zen
Greziara, eta berarekin baterajainko “paganoen” (hau da, bertakoen) kultoaren debekua. Hori bai,
horrelako eraikin ederra aprobetxatzeko asmoz Partenoia Maria amabirginaren
eliza bihurtu zen, horrek zekartzan moldaketekin batera.
Partenoia
Eliza
izan ostean esku desberdinetatik pasatuz joan zen Akropolisa, herriak
jasango zituen inbasioen arira: frankoak, katalanak, florentziako bankero
dirudunak (Acciuoli izenekoak),...
1456.
urtean Turkoek indarrez hartu zuten Atenas eta Mehmed II.ak mezkita ezarri
zuen Partenoian eta haren bat Erecteoren omenezko tenpluan. Bi mendez
erlijio musulmanaren gotorlekua izan ostean, turkoen arsenala bihurtu zen:
Turkoek Veneziarren kontra izan zuten gudan zehar, lehenengoek Partenoia
arsenal gisa erabiltzea erabaki zuten, horrelako altxorra bonbardatuko ez
zutelakoan. Baina ematen du ez zutela euren arerioa oso ongi ezagutzen,
Koeningsmark jeneral veneziarraren esanak jarraituz 1687. urtean Atenearen
omenez eraikitako tenplua goitik behera bonbardeatu zutelako.
Veneziarrek
behin bonbardeatuta, ez zuten bertan geratzeko interesik izan, oso zaila
baizitzaien Atenas defendatzea. Turkoen eskuetara bueltatuz, mezkita baten
izaera hartu zuen berriz. Garai horretan gainera, akropoliseko materiala
hartuz hiriko hainbat eraikin egin ziren.
XIX.
Mendean Lord britaniar bat heldu zen Atenasera, Lord Elgin. Akropoliseko
aberastasunak babesteko ideiarekin, beste gauza askoren artean Panateneako
frisoa eraman zuen Ingalaterrara. Baina babesa luzatuz doa eta egun
oraindik ere, gauza hauetaz disfrutatzeko Britaniar museoa bisitatua
beharra daukag. Kontutan izan Lord Elginen marmolen lelopean ondorengo sarrera topa dezakegula wikipedian...2009. urtean Akropoliseko museo berriaren ateak ireki
ziren, eta horrekin batera Ingalaterrari akropolisetik hartutakoak berriro
ere Greziara bueltatzeko eskaera luzatu zen. Oraindik erantzunaren zain
daude...
Honen laburpen ederra ikusteko Costa Gavras handiaren filme laburra ikus dezakezue.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina