2014(e)ko apirilaren 30(a), asteazkena

Pretorianoak



Pretorianoak desfilean
Pretorianoak ejerzitoaren parte ziren, baina funtzio zehatza zeukaten: enperadorea babestea. Nola ez, enperadore baten sormena izan ziren, Augustorena hain zuzen ere. Augustok K.a. 27-26. urteen inguruan pretorianii taldea sortu zuen, bere babeserako. Dena den ez ziren ezerezetik hasi: guda garaian jeneral edo pretor batek bere gertuko gizonekin talde bat osatzen zuen kanpamendu barruan, bere kontrako altxamenduak ekiditzeko. Escipionen garaian agertzen zaigu talde honen aipamena lehendabiziz, Numaciara egindako ibilbidean.
Hori bai, Augusto izango da ideia hori bere babeserako bereganako duen lehenengo enperadorea, praetorianoen barnean ere kohorte berezia izango duena Speculatores Augusti izenekoa. Hasiera batean 9 kohortez osatzen ziren, baina laster 10 bihurtu ziren. Kohorte bakoitzean 480 gizon zeuden eta beste 100 zaldun. Kohorte bakoitza kontrolatzeko bi prefekto zueden, eskarmentu handiko militarrak, eta nola ez, maila altukoak.

Abantailak

Pretorianoa izateak abantaila anitz zituen:
  • OHOREA: Ohore handia zen soldadu batentzako pretorianoa izatea, bai lanean zegoen bitartean eta baita lana utzi ostean.
  • ABANTAILA EKONOMIKOAK: Augustoren gobernuaren amaieran urteko 3000 sestertzio irabazten zituzten; legionario arrunt batek 900 irabazten zituela kontutan hartuta...ez dago batere gaizki. Soldataz gain, noiz behinka opariak jasotzen zituzten,
    Pretorianoa
    adibidez enperadoreen testamentuetan (Augusto hiltzerakoan 1000 sestertzio utzi zizkion pretoriano bakoitzari). Baina ez pentsa diru guzti horretaz disfruta zezaketenik; unitate bakoitzak arka bat zuen eta bertan opari gisa jasotako dirua gordetzen zuten, derrigorrez gainera, nolabaiteko pentsioa osatzen zelarik, lana utzi arte kobratu ezin zutena. Horretaz gain, gauza anitz lor zitzaketen ezer ordaindu gabe: garia, armak, ....
     
  • JUBILAZIOA: gordetzen joaten zen diru horretaz gain, euren lan urteak bukatu ostean lurrak jasotzen zituzten. 
  • LAN GUTXIAGO: Hamasei urte baino ez zuten lan egin behar, ez da gutxi, baina legionario arrunt batek lau urte gehiagoko lana zeukan. 
  • EPAIL ABANTAILAK: Arazoak bazituzten kanpamenduan bertan epaiketa bat izateko eskubidea zeukaten, gainera nahiko arin.
Baina dena ez zen zoriontasuna izango...laneko hamasei urte horietan zehar ezin ziren ezkondu, behintzat legez. Suposatzen dugu askok legez kanpoko harremanak izango zituztela, horrelakoetan gertatzen zen moduan.

Nolakoak ziren pretorianoak?

17-20 urte bitarteko gazteak ziren, osasuntzuak eta guztiz sasoian zeudenak. Behintzat 1’75 metroko altuera izan behar zuten. Eta guzti hau gutxi balitz gomendio gutunak izan behar zituzten. Nola ez, hau guztia konprobatu egiten zen: proba fisiko gogorrak pairatzen zituzten, eta euren hiritartasuna demostratu beharra zeukaten. Guzti hau soldadu onenak izatea zeukan helburu, baina bazen ere hautaketa errezteko modua, legionario gehienek nahi baitzuten guardia honen parte izan zituen abantailen ondorioz, aurretik ikusi dugun moduan.

Funtzioak

Enperadorea babestu behar zuten, bai bere etxean eta bai burutzen zituen ibilbide edo bidaietan. Enperadorea senadura joan behar zenean, berarekin joaten ziren eta kanpoan itxaroten zuten. Hau Kaligula enperadorearekin baino ez zen aldatu, honekin barneraino sartzen zirelako. 

Enperadorea bidaiatu behar zuenean kontrol handiz egiten zen bidaia, eta enperadorearen aurretik destakamendu bat joaten zen, ager zitezkeen arazoak desagertarazteko.

Azkenengo bidaian ere laguntzen zuten enperadorea, hiletaren parte ziren segizioan.

Zeremonia ofizialetan parte hartzen zuten: enperadorea gudara joaten zenean, bertatik bueltatzen zenean, urteurren desberdinetan eta enbajadoreen harreretan.

Baina enperadorea babesteaz gain Erroman ere bakea mantendu behar zuten, nolabaiteko polizia sortuz (vigilia)

Kokapena. Castra Praetoria

Hasiera batean, Augustoren gobernuan, guardia pretorianoa ez zegoen elkarrekin: Augustok ongi zekien indar handia zeukatela eta guztiak batera izatea altxamendu arazoak ekar
Castra praetoria
zitzakeela. Baina Tiberiorekin, Augustoren ondorengoa, gauza aldatu zen eta pretorearen esanak jarraituz, garai horretan Sejano zena, castra praetoria eraiki zuen. Egun, akats taktikoa izan zela badakigu, euren boterea handitu baino ez zelako egin, eta geroztik politikan eragin handia izango zutelako, geroago ikusiko dugun moduan, askotan enperadorea izendatzeko boterea euren esku egon zelarik ere. Kanpamenduaren ateak K.o. 23. urtean ireki ziren lehendabizi. Viminalia mendixkaren ondoan zegoen, Erromako mendixkarik baxuena. Gaur egun egin diren ikerketa arkeologikoei esker badakigu 17 hektarea zituela eta 3,5 metroko altuerako harresiarekin inguratu zutela. Gainera, zonalde askotan bi pisuko estruktura zuela ikusi da. Normala den moduan, mendeetan zehar mantendu zenez, zenbait moldaketa ere jasan zituen, zaila zaigu beraz zenbat gizon sartzen ziren jakitea.

Boterea

Botere izugarria izatera heldu ziren, justo euren sortzaileak ekiditu nahi zuena gertatu baitzen. Ikusi bezala, Tiberiorekin hasiko da gainbehera, enperadore horrek, bere pretorearen esanak jarraituz (Sejano) guztiak bateratu zituelako Castra Prateoriaren barnean, euren arteko komunikazio eta makinazioak piztu zirelarik. Enperadoreak akabatu eta aukeratzen zituzten, botere eta dirutza handia zuten familien kontrako ekintzak ere burutu zituzten, horretarako salaketak egiten zituztelarik... Goazen adibide gutxi batzuk ikustera:
  • Caligula enperadorea hil zuten K.o. 41. urtean eta Claudio izendatu.
    Caligularen hilketa, Alma Tadema
  • K.o. 192. urtean. Komodo enperadorea hiltzerakoan, pretorianoek Pertinax deituriko senadore nagusi bat aukeratu zuten enperadore gisa. Baina honek, segituan, euren boterea murrizteko nahiak adierazi zituen eta hil egin zuten. Enperadorerik gabe eta hautagai hoberena bilatzeko desioarekin, inperioa salgai jarri zuten, diru gehien eskaintzen zuenarentzako irekia, eta nozki, negozio horretan euren boterea ezin zen ikutu. Konsul izandako Didio Julianok dirutza eta eurentzako mugarik gabeko boterea eskaini zien, enperadorea bihurtu zutelarik. Baina aldi berean, eta zuten boterea aprobetxatuz, aldi berean Iliriako legioek Septimo Severo izendatu zuten enperadore. Honek senatua konbentzitu eta Julianoren heriotza adostu zuten, pretorianoak hiritik kanpo bota zituelarik. geroztik, edo behintzta, bere gobernupena, mugako guardia bihurtu ziren.
.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina