Antzerkia literatura generorik zaharrenetarikoa dugu, eta
nola ez, hau ere, greziarrengandik jaso zuten erromatarrek. Baina, hasiera bateko lanak greziar lanen itzulpena baino ez baziren ere, denborarekin oso antzerki erromatarra sortzea lortu zuten, komediaren kasuan ospe handi izatera heldu zena.
Komedia
Esan dugun bezala antzerkiaren hastapenetan Greziaren
eragina handia zen oso, eta horren ondorioz bi komedia mota topatuko ditugu
Erroman. Alde batetik fabulla palliata,
gai grekoa jorratzen zuen komedia, askotan
greziar komediaren itzulpena, eta bestetik, fabulla togata, gai erromatarrei buruz ziharduen komedia. Baina kuriosoa suertatzen zaigun
arren, fabulla palliata izan zen ospe handiena lortu zuenak.
Komedia hauen eratze metodoa contaminatio gisa ezagutzen dugu: egile
erromatarrek
komedia grekoak hartu egiten zituzten eta ikusle erromatarren
nahietara moldatzen zituzten, batzutan argumento desberdinak nahaztuz. Lekuak,
pertsonaien izenak eta janzkera grekoa izaten jarraitzen bazuten ere, hain
moldaketa handia egiten zutenez ikusle erromatarrek euren burua isladatuta
ikusten zuten obra horietan. Hizkera eta txizteak Erromako kaleetatik ateratzen zituzten.
Antzoki erromatarr. Merida |
Komedia palliata landu zuten idazlerik ospetsuenak Plauto
eta Terentzio izan ziren:
PLAUTO (K.a. 254- 184)
Plautok obra ugari plazaratu zituen; izenburu famatuenak
agian Aulularia, AnfitriĆ³n, Miles gloriosus, Casina,
….
Gaiak, esan bezala, komedia grekoetatik hartzen zituen,
baina ohikoenak bikiak nahaztea, guraso eta seme-alaben topaketa, klase sozial
edo adin desberdineko jendearen arteko maitasuna, ….
Agian komedia hauek duten ezaugarririk nabarmenena
euren pertsonaiak dira, pertsonai “tipoak” bezala ezagutzen direnak: pertsonai guztiek ezaugarri
zehatz batzuk dituzte, guztiz erromatarrak, eta ikuslegoarentzako ezagunak.
Ondorioz, erromatar ikuslegoak antzokira joaten zenean, ikusiko zuena nolabait bazekiela esan dezakegu, ez gaiak eta ez pertsonaiak ez baitziren ezeagunak eurentzat. Pertsonai ohikoenak: agure zekena, neskatila inuzentea, agure lizuna, soldadu arroa, gazte
maiteindua edo esklabu argia ziren, beste batzuen artean.
Komedia guztien aurretik, normalean, prologo txiki bat
zegoen non jainko bat edo pertsonai sinbolikoren bat argumentoa azaltzen zuen,
ikuslegoaren atentzioa deitzen saiatzen zen eta jarrera ona izan zezaten
eskatzen zuen, ez baitziren oso formalak.
Egun oraindik ere obra hauen moldaketekin disfruta dezakekegu. Hona hemen Anfrition obraren antzezpenaren zati bat.
Terentzio |
TERENTZIO (K.a.
II. Medean)
Terentzioren 6 obra baino ez
ditugu, nahiz eta obra gehiago idatzi zituela dakigun. Bere estiloa askoz ere
psikologikoagoa da, izaeraren inguruko komediak
sortzen zituelarik; berarentzako pertsonaiak gertakizunak baino
garrantzitsuagoak dira. Oso hizkuntz kulto eta jasoa darabil, greziar komedien antzera, eta
Plautoren obrekin konparatuta, hauek askoz ere lasaiagoak dira. Estilo pertsonal honek ez zuen Erroman arrakasta gehiegirik izan. Zenbait obra. Andria, Hecyra eta El eunuco.
- BI AUTORE HAUEN ZENBAIT OBRA IRAKURTZEKO, HEMEN KLIKATU.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina