2014(e)ko uztailakren 17(a), osteguna

Erroma: ekaineko jaiak


Babak urdaiarekin

CARNA (ekainaren 1ean)

Ekainaren lehenengo egunean Carna edo Crane jainkosaren eguna ospatzen zen, gorputzeko  organoen babeslea zena. Osasunaren ikuspuntutik kontraesan bat ematen badu ere, ohituraren arabera urdai koipetsua jan behar zen, eta gauza pizka bat orekatzeko babekin egindako gatxak ere. Egun hau Kalendae fabariae izendatzen zuten, kontutan izan faba-ae> baba esan nahi duela.
Baina Ovidiok dieta honen zergaitia ematen digu:
  • Ovidio, Fastos VI: En aquella época (...) lo que en verdad se apreciaba era el puerco, y con la matanza de un cerdo se celebraban los días de fiesta. El campo no proporcionaba más que habas y escanda. Quienquiera que el día de las kalendas del sexto mes consuma ambos alimentos mezclados, tiene la seguridad de que sus órganos vitales van a verse libres de todo mal.
Goyaren ilustrazioa, Coco.
Bi elikagai hauek janda, gorputza osasuntsu mantenduko zutelaren bermea zuten. Honekin lotuta, jainkosa hau umeen babeslea zen, edo hobeto esanda euren gorputzaren bilakaera osasuntsuaz arduratzen zen. Aldi berean nekazal munduarekin lotutako jainkosa zenez, fruituen heltzea eta animalien gizentzea ere bere ardurapean zegoen. 
Baina umeen babespenarekin geratuko gara, Erromako beste kondaira kurioso bat ezagutzeko;  kultura guztietan badago umeak beldurtzeko ipuinik, ezin ahaztu arin batean lo hartzeko kantatzen zigutena:  Duérmete niño, duérmete ya, que viene el coco y te comerá.
Hemen dugu zer nolako pertsonai beldurgarriekin traumatizatzen zituzten ume gaixoak:
  • Ovidio, Fasti VI: Existen unos voraces pájaros (y no me estoy refiriendo a aquellos que impedían llegar a la garganta de Fineo los alimentos que éste tenía en su mesa, sino a otros que son sus descendientes: una enorme cabeza, ojos saltones, pico adaptado para la rapiña, alas grises, garfios por uñas). Vuelan durante la noche, atacan a los niños que no tienen nodriza y corrompen los cuerpos que arrebatan de sus cunas. Dicen que con sus picos desgarran las entrañas de los pequeñuelos lactantes e hinchan sus gaznates con la sangre que chupan. Se los conoce con el nombre de vampiros, nombre que les viene de que suelen emitir horrendos chirridos en medio de la noche.
Striges izena zuten monstruo hauek, banpiroak, euren elikagaia dela eta. 
  • Ovidio, Fasti VI: Pues bien, ya se tratase de auténticas aves, o que hubiesen sido transformadas en tales por un encantamiento y no fuesen más que viejas convertidas en pájaros por un hechizo marso, el caso es que entraron en la habitación de Proca. Proca que había nacido hacía solo cinco días, era una presa realmente tierna para aquellas aves; con ávidas lenguas comienzan a succionar el pecho del niño; el desdichado pequeño rompe a llorar pidiendo de esta manera ayuda. Asustada por los gritos de la criatura, la nodriza acude corriendo y lo encuentra con las mejillas laceradas por las agudas garras.¿Qué podría hacer? El color de su rostro era el que suelen presentar las hojas tardías a las que ha marchitado la llegada del invierno.
Hori bai, Ovidiok ez gaitu horrela utziko, eta konponbidea ere emango digu, nola ez, Carna:
  • Ovidio, Fasti VI: Va en busca de Crane y le comunica la noticia: "Deja de un lado tu temor-le dice ésta-: tu niño estará a salvo". Se coloca al lado de la cuna. " Detened vuestras lágrimas -dice-; voy a curarlo". Al punto, por tres veces, siguiendo un orden, toca las jambas de la puerta con una rama de madroño; con una rama de madroño hace también tres veces unos signos sobre el umbral; rocía la entrada con agua-agua que contenía ingredientes mágicos-; sostiene en sus manos las entrañas crudas de una puerca de dos meses, y dice así "Pájaros de la noche, perdonad las entrañas d este niño: en lugar del pequeñuelo os he sacrificado esta tierna víctima. En lugar de su corazón, aceptad este otro corazón, y en vez de sus vísceras, tomad estas otras. Os ofrendamos esta vida a cambio de otra mejor." Tan pronto como ha pronunciado esta plegaria, deposita al aire libre las entrañas que ha cortado en pedazos y prohíbe a cuantos han asistido al sacrificio que miren en aquella dirección. Luego, sobre la estrecha ventana que servía para iluminar la habitación coloca el blanco ramo de espino que le había regalado Jano. Dicen que después de aquello los pájaros respetaron la cuna y que el niño volvió a recuperar los colores que antes tenía.
  • Lamia eta gudaria, Draper.

Grezian ere horrelako munstro beldurgarriak zituzten, besteak beste: 
  • Mormo/ Μορμώ: Emakumezko munstroa zen, gaizki portatzen ziren umeak kosk egiten zigortzen zituena eta herrenak utzi. 
  • Lamia/ Λάμια: Umeak lapurtzen zituzten emakumeak ziren, jende gaztearen odola edatea ere gustoko zuten. Euskal mitologian ere lamiak baditugu, pertsonai misteriotsu eta erakargarriak euren edertasunagaitik.



VESTALIA (ekainaren 7tik 9ra) 

Vestaren tenplua Erroman.

Vesta

Vesta, jainkosa erromatarra dugu, Grezian Hestia izenekoa. Jainkosa birginia zen eta etxe barneko bake eta lasaitasunaren eredua, familiaren babesle eta etxeko sua piztuta mantentzearen arduraduna zen. Suarekin guztiz lotuta dago, bere izaera purifikatzailea dela eta.
Vestaren tenplua
Vestaren tenplua planta borobila zuen, zutabe korintiarrez inguratua. Tenpluaren goiko partea konikoa zen eta irekidura bat zuen kea irtetzen uzteko, barnean sua baitzegoen beti, eta harrigarria bada ere, estatuarik ez.

  • Ovidio Fasti VI. Durante mucho tiempo, ¡tonto de mí!, he creido que existían imágenes de Vesta. Después me he enterado que bajo la curvada cúpula de su templo no había ninguna. Lo que en el santuario se oculta es el fuego inextinguible: ni el fuego ni Vesta tienen imagen alguna
Ezaguna da tenpluaren atrioan falo handi baten irudia zegoela, gizontasunaren indar sortzailearen erakusle. Plurtarkok kontatzen dizkigun kondaira batzuen arabera, Erroma hiriaren fundatzaileen ama,  birginia bat izan zen falo fantasmagoriko baten laguntzarekin haurdun geratu zena.Erlijio kristauaren uzo zuriarekin antzekotasunik???

Jainkosa honen omenezko sazerdotisak zeuden, vestalak, Erromako sazerdotisa bakarrak. Pontifex Maximus-ak aukeratzen zituen 6 eta 10 urte bitarteko neskatoak ziren, goi mailako familien alabak.
Ez ziren betiereko sazerdotisak, euren lana 30 urte irauten zuen. Denbora luze horretan zehar, Vestalen etxean bizi ziren erario publikoak ordainduta; Horren ostean euren familiekin bueltatu ahal ziren eta baita ezkondu ere. 
Hiriko hainbat ospakizun erlijiosotan parte hartzen zuten, eta sakrifizioetan erabiltzen zen mola-ren prestaketaren arduradunak ziren, sakrifikatuko zen animaliaren azalean ematen zen saltsa.Mola izeneko saltsa horretatik dator gure inmolar hitza.
  • Servio, Comentarios a la Eneida X, 541. propiamente se dice que las victimas son inmoladas no cuando son sacrificadas, sino cuando reciben la mola salsa
Betebeharrak

Vestal-ek aberriko sua babestu behar zuten eta piztuta mantendu; lortzen ez zuenak, jipoitua izatearen zigorra jasatzen zuen, sua itzaltzeak oso eragin ezezkorra baitzuen hiriarengan: zorigaiztoa hirian sartzearen beldurra hazten zen. Lasaitasuna ez zen sua berpiztu arte bueltatzen.
  • Plutarco, Numa IX Si falta, pues, dicen que no debe encenderse de otro fuego, sino hacerse fuego nuevo o reciente, encendiendo al sol una llama pura y no contaminada. Enciéndenlo principalmente con unos vasos hechos con lados iguales y excavados, digámoslo así, en forma de triángulo isósceles, viniendo de la circunferencia a unirse en un centro. Cada uno de estos vasos se pone vuelto al sol, de manera que los rayos que se recogen por todas partes se reúnan y acumulen en el centro, divide el aire, enrareciéndolo, y prontamente por medio de la reflexión enciende las materias ligeras y secas que se le aplican, tomando los rayos en esta disposición un cuerpo inflamado.
Suaren ordezkaria izanda, Vestaren etxean behar beharrezkoa zen ura baino ez zegoen. Sazerdotisak, beraz, egunero joan egiten ziren Erromako hegoaldean zegoen Egeria iturri sakratura, beste guztiek erabiltzen zuten ura ez baitzen egokia euren tenpluaren sakralitaterako.
Erabiltzen zuten ura berezia izanda, tenplura eramateko erabiltzen zuten ontzia ere berezia zen, futile izena zuen. Deskribapena Serviok ematen digu:

            Es una vasija de boca ancha y base estrecha
            de que se sirven en las ceremonias religiosas
            de Vesta porque el agua traída para las
            ceremonias no se pone en el suelo, si se
            hace tal cosa es materia de expiación.
            De ahí procede la invención de esa vasija
            que no se mantiene de pie y que si se
            pretende dejar en el suelo en seguida se
            derrama. 
Futile: jatorri etimologikoa
Futile adjetibo bat da, fundere aditzetik datorrena, isuri edo bota esan nahi duena. Ontzi horiek ura eskapatzen uzten dute, horregatik agian gaur egun fútil adjetiboak duen esanahia gazteleraz, balore gutxikoa esan nahi duena.
Vestalen jantziak

Stola bat zeramaten eta linozko jantzi labur bat, carbasus, stolaren gainean.
Sakrifizioak egiten zituztenean, amictus deituriko laukizuzen formako ohial bat janzten zuten baita. Hauek brotxe batekin lotu egiten zuten eztarrian, ohiala burua apaintzen
zielarik.
Ohial horren azpian hilea emaztegaien erara zeramaten orraztua, sei txirikordekin infula bateri lotuak.
INFULA
Infula horiek, sazerdoteek ere eramaten zituzten, eta eramaten zuen pertsonaren izaera erlijiosoa eta bere bortxaezintasuna adierazten zuen. Diadema baten antzekoa da, tira zuri eta gorriz osatua, txirikorda luze bat sortzen duena. Momentu bat hartuko dugu, gaur egun infula hitzak duen esanahiaz jabetzeko; objetua izendatzeaz gain, objetuak ekar dezakeen izaerari ere ematen dio izena.
RAE ínfula. (Del lat. infŭla).
1. f. Adorno de lana blanca, a manera de venda, con dos tiras caídas a los lados, con que se ceñían la cabeza los sacerdotes de los gentiles y los suplicantes, y que se ponía sobre las de las víctimas. Lo usaban también en la antigüedad algunos reyes. U. m. en pl.
2. f. Cada una de las dos cintas anchas que penden por la parte posterior de la mitra episcopal.
3. f. pl. Presunción o vanidad.

VESTALIA (ekainaren7-9)

Vestaliak ekaineko hiru egunetan zehar antolatzen ziren ospakizunak ziren, 7tik 9ra konkretuki, baina jendeak jai giroan jarraitzen zuen 15erarte.
Egun berezienak:
  • Ekainak 7an vesta aperitur
  • Ekainak 9an vestalia
  • Ekainak 15ean vesta clauditur

Vesta aperitur

Ekainaren 7an tenplua emakumeentzako irekitzen zen, gizonak jai egunetan ere ezin ziren sartu; salbuespen bakarra Ponifex Maximus-ak zuen, gizona izanda tenplura sartu ahal zena, baina hori bai, sarreran geratu behar zen, penus-ean.
Tenpluaren barnean vestal-ek zenbait objetu sakratu gordetzen zituzten, eurek bakarrik ikus eta zaindu zitzaketenak. Servioren esanetan zazpi objetu ziren zaintzen zituztenak:

Jainkoen amaren orratza
Veiensen lokatzezko koadriga
Orestes-en errautsak
Priamoren zetroa
Ilionaren beloa
Paladion-a, Eneasek Troiatik ekarritako Palas Atenearen irudia.

K.a 241. urtean sute handi bat piztu zen Vestaren tenpluan eta Lucio Cecilio Metellok, Pontifex Maximus-a zena garai horretan, tenpluan sartu eta Paladion-a sutetik salbatu zuen. 
Baina tenpluan sartzeagaitik zigor bat jasan behar izan zuen eta itsu geratu zen:

  • Ovidio Fasti VI. Perdonadme, objetos sagrados. Yo, un hombre, voy a entrar en un lugar al que los hombres tienen prohibido el acceso. Si ello es un crimen, que el castigo por cometerlo, caiga sobre mí. Que al precio de mi vida Roma conserve su libertad.                                                           
Vestalia jaialdian zehar, Erromako emakumeak oinutsik eta ilea solte zeukatela ibiltzen ziren, euren etxea eta familiarentzako babesa eskatzeko.Tenplura jaki goxoak eramaten zituzten eta sazerdotisek, eskerrak emateko, mola saltsa ematen zieten.
Ekainak 9an jaia herrikoiagoa izaten zen, okinen eta errotarien eguna zelako. Hauek astoak eta errotak lorez egindako koroekin eta ogi txikiekin  apaintzen zituzten.

  • He aquí que del cuello adornado de guirlandas de los asnos cuelgan panecillos, y coronas trenzadas velan las rugosas piedras de los molinos.
  • Tan pronto como se despoja de sus coronas de violetas a lo orejudos asnos y las ásperas piedras de los molinos vuelven a triturar los granos de Ceres....
Astoa jaiaren parte da errotan lan egiten duelako, baina baita Vestari konsagraturiko animalia delako ere. Zergaitik?
Kondaira baten arabera, bazkari baten ostean jainkosa siesta egiten zegoela, Priapok bera bortxatzen saiatu zen eta asto baten arrantzek jainkosa esnatu egin zuten, horrela bortxaketa saihestu zuelarik.

Atri

Atri egunak egun beltzak ziren eta ezin zer ezer egin, edo behintzat soil soilik ezinbestekoak ziren egin beharrak:ez zegoen kulto erritualik, ez ezkontzarik, ez bazkari edo asanbladarik. Eta zergaitik guzti hau? Vestaren tenplua irekita zegoen eta hori beti suertatzen zen arriskutsu.

  • Ovidio Fasti VI Hasta tanto el apacible Tíber de amarillentas aguas no se haya llevado hasta el mar las inmundicias del tiempo de la troyana Vesta, no me está a mí permitido peinar mis cabellos con el peine de boj, ni cortarme las uñas con el hierro, ni tener contacto con mi marido, aunque él es el sacerdote de Júpiter y a pesar de que estoy unida a él por un lazo indisoluble.                                                                

Vesta clauditur

Ospakizuneko azkenengo egun honetan tenplua garbitzen zen eta topatzen zen zabor guztia Tiber ibaira botaten zen, edo nola edo hala, hiritik ateratzen zen.
Egun nefastoa zen: ne fastus, hau da, ezin zen inolako ekintza publikorik egin. RAE-ren esanetan:
nefasto.1. m. En la antigua Roma, aquel en que no era lícito tratar los negocios públicos ni administrar justicia.
Euren egutegian horrela markatzen zituzten egun hauek:

  • Dies qui vocatur "Quando stercum delatum fas," ab eo appellatus, quod eo die ex Aede Vestae stercus everritur et per Capitolinum Clivum in locum defertur certum.
  • Varrón De lingua latina, VI, 17El dia que se llama «cuando la basura haya sido sacada, es fas», es así denominado porque en esa fecha se barre la basura del templo de Vesta y, bajando por la costanilla del Capitolio, es llevada a un lugar determinado.

MATRALIA (ekainaren 11an)

Mater Matralia
Ekainaren 11an Matralia jaia ospatzen zen Erroman, Mater Matutaren omenezko jaia eta matronei dedikatutako eguna.

·         Ovidio (Fasti, VI, 475). Acudid, buenas matronas-las Matralia son vuestra festividad-y ofrendad dorados pasteles a la diosa tebana.

Mater Matuta: jaialdiaren arrazoia

Ino Dionisorekin
Erroman Mater Matuta egunsentiaren jainkosa zen, Grezian Ino izena zuena. Inok, Greziar mitologiaren arabera, Semeleren ahizpa zen, eta hau Heraren arerioa, Zeusekin oheratu eta Dionisos erditu zuelako. Heraren gorroto honek bere fruituak eman zituen, Semele hilik suertatu baitzen laster. Dioniso gaixoa amarik gabe geratu zen ia jaioberri eta bere izekoak hezitu eta zaindu zuen: Ino (grezian) Mater Matuta (Erroman). Kondaira hau oinarritzat hartuta, Erroman izekoen lana ospatzen zen, hauek baitira askotan umeen babesle eta zaindariak gurasoak ez daudenean, edo hauek egonda ere. Jaialdi honen zergaitia ere Plutarko historialariak bilatu egin zuen: 

·         Plutarko. ¿Tal vez porque Ino amó entrañablemente a su hermana, la crianza de cuyo hijo corrió a su cargo, en tanto que fue desdichada respecto a sus propios retoños? ¿O se trata, además, de una laudable y buena, cuya finalidad es ahondar lo más posible el afecto entre los miembros de la familia?

Jaialdiaren egitaraua

Nahiz eta jaiaren oinarria helburu eder bat izan, izekoen maitasuna eskertu eta babestea hain zuzen ere, ez pentsa egun horretan bertan egiten ziren ekintzak oso ederrak zirenik: Begiratu 
Ino Dionisos elikatzen.
egitaraua:
  1. Matronek emakume morroi bat sartzen zuten tenpluan, eta behin barruan egonda jipoitu egiten zuten.
  2. Ondoren, matronak euren ahizpen seme-alabak besartean hartzen zituzten, jainkosari euren lobaren babesa eskatzen ziotelarik.
  3. Jainkosari pasteltxo batzuk eskaintzen zizkioten eta bere estatua lorezko koro batekin apaintzen zuten.
Baina….Zergaitik jipoitzen zituzten morroi gaixoak??
Batzuen ustez jipoiak tenplu barruan sartzeagaitik jasotzen zituzten, debekatuta baitzuten bertan sartzea. Dena den, beste kondaira batzuk diote jainkosak esklabuak gorroto zituela bere senarra izandakoak esklabu batekin maitemindu zelako. 

Pasteltxoen arrazoia zentzudunagoa dela ematen du...
  • Ovidio. La sacerdotisa de Tegea con sus propias manos confeccionó a toda prisa unos pasteles que puso al punto en el fuego. Aún hoy en día esos pastelillos le resultan gratos a la diosa en las fiesta de las Matralia: una atención rústica le fue más agradable que cualquier otro refinamiento culinario.

Jaialdiaren bilakaera

Inperio garaian ere jaialdi honekin jarraitzen zen, baina nolabaiteko bilakaera jaso zuela ikusten da:
  •         Persio, Satiras II. Mira cómo una abuela o una tía materna llena de supersticiones levanta de su cuna a un niño y con el dedo infame y saliva lustral empieza por purificarle la frente y los húmedos labios, pues es experta en conjuros contra el alojamiento. Luego sacude al lactante con sus manos, y su voto ferviente osa empujar la frágil esperanza hacia los latifundios de Licino y los grandes palacios de Craso: «Que el rey y la reina le deseen como yerno, que las jóvenes se lo arrebaten, que allí donde haya pisado nazcan rosas».

QUINQUATRUS MINORES (ekainaren13-15)

Quinquatrus minores Minervaren omenezko jaiak ziren, ekainaren 13 eta 15-aren artean ospatzen zirenak. Jaialdi honek martxoan zehar ospatzen ziren quinquatrus maiores-ekin lotuta daude, Minervaren omenezko jaiak ere, martxoan ospatzen zirenak. 
  •  Varrón, De lingua latina VI, 17: Los idus de junio se llaman Quinquatrus menores por semejanza con los mayores, ese día los flautistas en fiesta deambulan por la ciudad y se reúnen ante el templo de Minerva.
Beste jaialdiaren aldean, ospakizun honetan txirulariak ziren protagonistak: soineko luzeak janzten ziztuzten, aurpegia maskara batekin estaltzen zuten eta hirian zehar paseatzen ziren mozkor giroan. Kontutan izan behar dugu Minerva jainkosa, kondaira batzuen arabera, txirularen asmatzailea zela.
  •  Ovidio, Fasti VI: Yo fui la primera que, perforando una caña de boj con agujeros espaciados, logré que la larga flauta emitiera sonidos. Esa cadencia me gustó; pero en las límpidas aguas que reflejaban mi imagen observé cómo aparecían hinchas mis virginales mejillas. "No me interesa un arte a este precio- dije- ¡Adiós, flauta mía!"(....) Soy yo la inventora y la creadora de esta música. Y ése es el motivo por el que esta profesión celebra mis festividades.
Baina jaialdia ez zen denbora guztian berdin mantendu: garai batean zensoreek txirulariak debekatu zituzten Erroman, edo hobeto esanda, hauek Jupiterren tenpluan egiten zituzten bazkariak debekatu zituzten. Ondoioz txirulariak, euren jaia hartu eta Tiburrera joan ziren denboraldi baterako:
  • Ovidiola hueca flauta se echa de menos en los escenarios, y de menos se echa también en los altares; ningún treno acompaña al ataúd a su última morada
Ovidiok berak kontatuko digu, nola lortuko dute txirularien itzulera:
  •  Vivía en Tíbur un hombre que había sido esclavo, aunque había recobrado su libertad desde hacía mucho tiempo, persona digna de ocupar cualquier alta magistratura. Había preparado en su predio rural un festín al que invita a toda la muchedumbre musical, que acude al festivo banquete. Había caído la noche; los ojos y los espíritus estaban anegados de vino, cuando se presenta un recadero con un mensaje previamente urdido, y dice así: "¿A qué esperas para poner punto final al banquete? Ahí llega el patrono a quien debes tu libertad". Sin demora alguna los invitados comienzan a mover sus miembros vacilantes a causa de un vino de poderoso efecto; a duras penas se mantienen en pie y sus piernas se tambalean: "Retiraos, -les dice el dueño de la casa; y como quiera que se demoran los carga en un carro. La amplia caja del carruaje era de junco trenzado. Lo avanzado de la hora, el traqueteo del vehículo y el vino puro atraen el sueño, y aquel tropel de borrachos se imagina que vuelve de regreso a Tíbur. Pero ya había entrado en Roma por las Esquilias y, al amanecer, el carro se encontraba en medio del Foro. Claudio, para poder engañar al Senado por la apariencia y el número de los artistas, les ordena que se cubran el rostro con máscaras; los mezcla luego con otras personas y los manda ataviarse con largos vestidos, a fin de que los flautistas puedan engrosar aquella comparsa. De esta manera imaginaba camuflar perfectamente el regreso de los exiliados, no fuera a ser que se viera censurado por contravenir las disposiciones dictadas por su colega. El plan fue bien acogido. Por ello, el día de los idus se les permite utilizar esa extravagante indumentaria y entonar festivas canciones al son de aires antiguos.

FOR FORTUNA (ekainaren 24an)

Varronek emango digu jai honen berri:
  • Varron, De lingua latina 6, 17: El día de Fors Fortuna fue instituído por el rey Servio Tulio, quien en el mes de junio dedicó a Fors Fortuna un templo fuera de Roma a la orilla del Tíber
 Udaren hasierako jaia zen, ekainean ospatzen zen. Ez da asko berari buruz dakiguna, eta gehiena, beti bezala, Ovidiok kontatuko digu. 
  • Ovidio: ¡Qué pronto ha llegado la fiesta de Fors Fortuna! Cuando apenas hayan transcurrido siete días más, junio habrá concluido. Acudid presurosos, unos a pie, otros en barca, y que nadie sienta vergüenza de regresar a casa embriagado. Vosotras, barquichuelas, engalanadas con coronas, transportad a los convidados jóvenes, y que mientras vais bogando a través de las aguas se beba vino en abundancia.
Ospakizunaren muina Fortuna jainkosaren tenplurarte burutzen zen prozesio bat zen, bai oinez edo bai txalupan egiten zena. Tenpluak, bi zirelako,  hiritik kanpo zeuden Tiber ibaiaren ondoan, lehenengoa lehendabiziko miliarioan eta bigarren tenplua seigarren miliarioan. Bertan jainkosaren omenezko sakrifizioak burutzen ziren. Aurreko testuan irakurri dugun bezala, ardoaz gainezka ospatzen zen jaia. Horregaitik agian,  jabeek esklabuei oparitxoak eskaintzen zizkieten. 
  • Ovidio, Ars, II, 255Y además, el esclavo que te lo pida, ofrécele regalillos el día de la  Fortuna, poco es el desembolso.
 Oso jaialdia herrikoia zen, herri xumeak ospatzen zuena, Ovidioren ustez ere, euren arbaso batek eraiki zuelako tenplua.
  •  Ovidio: La plebe honra a esta divinidad porque quien le erigió su templo era - según se dice- de origen plebeyo, y desde tan humilde origen se elevó hasta ocupar el trono. También su culto es apropiado para los esclavos, porque Tulio, que fue el fundador de dos templos vecinos en honor de la inconstante diosa, era hijo de una esclava. 
Informazio gehiagorik apenas ez dugun arren, interesgarria da kontutan izatea egutegi batzuen arabera jaialdi hau udako solstizioarekin kointziditzen zela. Ikerlari anitz izan dira gure gaur eguneko San Juan gaua eta Fors Fortuna jaiaren arteko lotura ikertu dutenak, eta egia esanda, mediterraneo eta kantauri itsaso inguruetako hainbat herrik ezin dute San Juan gaua uretik aldendu, Fors Fortuna egunean gertatzen zen bezala. Ikerlarien ustez, udaren hasiera aprobetxatzen zen uraren dohainak eskatzeko, eta Fors Fortuna jaia ez zen eskaera hau egiten zuen bakarra: ekaina eta uztailean zehar ospatzen ziren Ludi Piscatorii, Neptunalia eta Furrinalia ildo beretik joango baitziren.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina