OCTOBER
Urria, Erromatar eguteagiaren barnean zortzigarren hilabetea zen, hortik bere izena. K.a. 153. urtean guk egun erabiltzen dugun egutegia erabiltzen hasi ziren (urtarrilean hasten zena), baina hasiera batean urtea martxoan hasten zen, udaberriarekin batera.
Hile hau ardoa eta gudarekin lotuta zegoen, zergaitik? alde batetik uztaberriaren hilea zelako, eta bestetik kanpaina militarren amaiera suposatzen zuelako, neguan bertan behera uzten baitziren. Bi aspektu hauek hileko jaiak baldintzatuko dituzte.
MEDITRINALIA (urriaren 11an)

- Varron, Lingua latina VI, 21: Flaco, flamen de Marte, decía que ese día suele catarse y degustarse el vino nuevo y el viejo con fines curativos, costumbre que aún hoy practican algunos cuando dicen:"Bebo el vino nuevo y el viejo; con él curo la enfermedad nueva y la vieja" El día de las meditrinalia, en el mes de octubre, tiene su origen en mederi (sanar).
- Ateneo de Naucratis, el banquete de los sofistas: Ofrezco tres copas a los sensatos, una es para la salud y es la que beben primero, una segunda es para el placer y el amor, y la tercera es para el sueño. Cuando han bebido ésta, los que son sabios se marchan para casa. La cuarta ya no es nuestra, sino de la insolencia, la quinta del griterío, la sexta de los bailes por la calle, la séptima de los ojos morados, la octava de los de los alguaciles, la novena de la cólera, la décima de la locura que también hace caer.

Gaur egun Erroman ardo goxoa dastatu dezakegun antzera, Kristo aurretik ere edabe magiko honekin disfrutatu egiten zuten: mahatsak landu, zaindu eta ahalik eta etekin handien eta goxoena atera. Gizakia asko aldatu ez dela ematen du...
OCTOBER EQUUS (Urriaren 15ean)
October equus izeneko jaia kanpaina militarrei lotutako jaia zen, baina ez bakarra, egutegi erromatarrean hiru egun desberdin topa baiditzakegu kanpaina militarrei lotuak. Lehendabiziko jaia kanpaina militarren hasieran egiten zen (Processio Saliorum), hauek ez baitziren urte osoan zehar mantentzen; normalean martxoaren hasieran hasi eta urriaren amaieran bukatzen ziren, negua ez baitzen garai egokiena tropak Erromatik at mantentzeko. Kanpainak bukatutzat emateko ere bi jai desberdin zituzten, lehenengoa October equus, eta bigarrena, Armilustrium. Erroman, gudari estuki lotutako hiria izanda, urtea eta kanpainak egun berean hasten ziren, martxoaren lehenengo egunean, edo behintzat horrela izan zen historia erromatarraren hastapenetan; Urtea urtarrilean hastearena beranduagoko gauza izan zen, inperioan hartutako erabakia.![]() |
Bigae |
![]() |
Marte zelaia |
Eta zer egiten zen sakrifikatutako zaldiaren buru eta isatzarekin? Hipotesi desberdinak daude, gehien bat isatzaren kasuan. Ematen du, burua Erromako bi auzo desberdinen arteko lehiaketa baten saria zela, Subura auzoa eta Via Sacraren artekoa. Irabazleak bere auzoan jarriko du zaldiaren burua amuleto baten antzera.
Ospakizun hau kanpaina militarren azkenengoa izango da eta eguna erabilitako armen purifikaziora dedikatuko dute erromatarrek. Jaialdia ez zen oso konplexua: Aventino mendian elkartu eta armak sakrifizio batzuen bitartez purifikatzen zituzten, horrela arerioen odolak ez zuen Erroma kutsatuko. Erritual guztia tronpeten soinuarekin lagunduta burutzen zen.
ARMILUSTRIUM (Urriaren 19an)
![]() |
Aventino mendian |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina